jueves, 13 de enero de 2011

3

Heldu da urtarorik beroena
Baina herdoiltzen hasiak gara
Behatz atzazalak moztu beharrean
Atxikituz sustrai umel haina
36ºtan dena urturiz doa

Orkatilla huts etik lurreraino
jaisten ur bero ezina
Ta azken denboraldia amaierara heldu da
Ostoak berde, zuhaitz lehorrak sabaian
Ilea latza bihurtzen
Maitasun ainguratua bilakatuz
Ta ezin da
Udako euria mingarriagoa da
Argi txuriak begiak estaltzen nau
Zuganako bidean
Itxutzen deneko begi kolore guztian
Dena ondoratuz, aldrebestu da
Ez dut ikusten
Buelta eman dizkit begiak
Betazalak astun dira
Lur lodia zuloetan sarturik
Atzeko paretan murgildu gaute
Naiz eta urtarorik beroena
Guztiz hoztu gara
Nahiz egoerarik hoberena
Nitaz ahazten hasia zara
Emaitzak koldarkeriaren babesean
Ondorioak gerokoak izanik
Ondorioei beldurra denboraren ezina da
Nora narama gaurko haizeak
Gaur ere euria
Errepide usain hori…lehortearen erdian
Ttanta lodien menpe
Ez dit pakean uzten
Nire gerriko urteetan gelditu zaitez
Hemendik aurrera zaharragoa izango naiz
Non dira txoriak?
Goizeko 6tan ateatzen direnak
Ez dut uda sentitzen
Ez nago prest
ez dut zure aztarnarik sentitzen
ez nago prest

sábado, 9 de mayo de 2009

Noizbait ulertu ber nun agiriak erakusten dutena
Eki lorea eta belaze astuna
Nire muin barruko pentsamendu deserosoenean.
Destinuak neretzat zuena ez da hain erraza izan asmatzea
Bukatu beharreko hasi nuen algara
Bueltan itzultzen den hibridoa

Baina zuk zenuen zentzua
Eta nik pasioa.

Urrunera doan astakirtena
Urrunegi hubiltzen diren esku biluztuak
Ez esan ni naizela orain gehiegi estutu duena
Urrunegi dauden ahalbideak
Aurreztu dute irtenbideetan

Nola oain hemen gauden
Dena estu igurtzen nau lepoa
Ez ezazu atea ireki, ez urratu azken desioak
Ta hemen jarraitzen dugu naiz eta momentu hau pasa den
Ta han agertzen zure esangura guztiak nitaz gogoratzen zean bakoitzian
Ta oaindik da hurbilago konturatzen zara agortu direla aitzaki guztiak
Harpidetu zaitez urte osoko aldizkari batean
Mudatu den azal lodiak ez du kontrako iragana erakusten
Tan non han falta zaizkidan hitzak Letu dituzu nunbaiten
Jada badakizu huts datu falta gabe zeon nahia
Ta hemen aurkitzen naiz ni
Orain astindu nau mezu zuzenean

viernes, 8 de mayo de 2009

7 eta 50 eko autobusean.

Comienzo estrenando este blog sin lector alguno, ni ningún tipo de conocedor ni seguidor de este espacio. Sin embargo, he querido rescatar ciertos textos pertenecientes a no hace mucho tiempo donde afloraron inmersos en dolor, incertidumbre y pasión.
Allá va pues..

Itzal bat sumatu alde batetik
Ez dira piztiak, ez arraza berdineko gizonak
Beste izaera bat, beste ibilera
Hausnarketa berdina egunetik azken orduetara
Harrezkerotik parekoa ez dena ni Berbera

Arnas hotz ilunabarrean
Akatz hots bat jario norbaiten ahotikan
Berdinketak ez dira galdu eza
Denok irabazi ez baitugu jakina

Bildots bat ke artean
Mendi altuan erretzen hari dira
Kerten osoa gorpua zeharkaturik
Bueltaka darama ordu bete osoa

Hotza da ta sumatzen hai gea
Ez du atzeraka egiterik
Konponbide errazenik
Ez bait daka betekizunik

Hala naiz, gira biraka
Kerten bat nire bihotzean
Bildots gaztea naiz ni
Basa otsoen gaueko Jana
Biluzturik dagoen gorpu babesgabea

Zeuk Naukazu orain ni nauzularik
Zeintudanian aldatu ziren euki nahi genitunak
Aspaldi galdu bait dut neukan guztia