jueves, 13 de enero de 2011

3

Heldu da urtarorik beroena
Baina herdoiltzen hasiak gara
Behatz atzazalak moztu beharrean
Atxikituz sustrai umel haina
36Âștan dena urturiz doa

Orkatilla huts etik lurreraino
jaisten ur bero ezina
Ta azken denboraldia amaierara heldu da
Ostoak berde, zuhaitz lehorrak sabaian
Ilea latza bihurtzen
Maitasun ainguratua bilakatuz
Ta ezin da
Udako euria mingarriagoa da
Argi txuriak begiak estaltzen nau
Zuganako bidean
Itxutzen deneko begi kolore guztian
Dena ondoratuz, aldrebestu da
Ez dut ikusten
Buelta eman dizkit begiak
Betazalak astun dira
Lur lodia zuloetan sarturik
Atzeko paretan murgildu gaute
Naiz eta urtarorik beroena
Guztiz hoztu gara
Nahiz egoerarik hoberena
Nitaz ahazten hasia zara
Emaitzak koldarkeriaren babesean
Ondorioak gerokoak izanik
Ondorioei beldurra denboraren ezina da
Nora narama gaurko haizeak
Gaur ere euria
Errepide usain hori…lehortearen erdian
Ttanta lodien menpe
Ez dit pakean uzten
Nire gerriko urteetan gelditu zaitez
Hemendik aurrera zaharragoa izango naiz
Non dira txoriak?
Goizeko 6tan ateatzen direnak
Ez dut uda sentitzen
Ez nago prest
ez dut zure aztarnarik sentitzen
ez nago prest

No hay comentarios:

Publicar un comentario